XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Amak lanean, beren umeak ikasten.Baltzu edo enpresa barruan ume-zaingoak euki; auxe da, itxura danez, auzi ontatik atera geinken jokabiderik onena.
Gaur-egun, bost milloi ta geiago amak lanean diardue Laterri Batuetan; itaun au, beraz bidenabar bezala datorkigu gogora:
Geiena
Euren jabe ta gaiñeko diran ume-zain-leku oneik, gero ta geiago azi ta ugaritzen doaz; sarritan, baiña, etxetik eta lantegitik urrin samar aurkitzen dira, eta euren oker, atzerabide ta egoki-ezak daukez.
Beste bide obeago bat, gaur errian indar artuz doana, aur-zaingoak
Onakoetan, amak egunero joan-etorri bat besterik ez dau egiten-eta, astia ta gasolinea
Umeen ardurea eukiteko leku onein eredu eder bat, Asheville'n, Ipar-aldeko Karolina'ko Vanderbilt Shirt Alkartean daukiena, dozue.
Toki onek egunero zaindu ta gordeten ditun 40 umeak goizetik datoz bertora, goizeko 6,45'rako nunbait, eta ondoren euretatik bakotxa zeregin bereziakaz talde ta mordo txikietan eratzen dira.
Eskola aurreko adiñean dagozan aurrak, aske ta eskuko dira eurak naien dabena aukeratzeko; maisuak eta laguntzailleak bitartean gain-ikuskatzen dabez taldeak, eta oneik bizkortu ta susper-azo oi dabez umeak zeregin apartekoetan jardun daitezan.
Illean noizik bein, ikas-aretoan ikasten dabena obeto osoagotzeko, joan-etorri ta ikustaldi batzuk egin oi dabez umeak bertako liburutegi, denda, baratz, landetxe, industri-azoka, ertzaindegi naiz urreko zumardi batera.